Schola Cantorum abesbatzaren salbeak jendetza bildu zuen Santa Maria La Real parrokian

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 15a

Santa Maria La Real parrokia goraino betetzea lortu zuen Schola Cantorum abesbatzak, eta herritarrek iluntze paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten.

Atzo arratsaldean, 20:00etan hasita, salbea eskaini zuen Schola Cantorum abesbatzak Zarauzko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, eta Santa Maria La Real parrokia goraino bete zen emanaldia jarraitzeko. Musika doinuz bete zuten parrokia, eta bertaratu ziren herritarrek gozatzeko aukera izan zuten.

Abesbatzak, urtean zehar, egun berezietako elizkizunetan parte hartzen du, eta eliz musika kontzertuak Gipuzkoako hainbat herrietan eskaintzen ditu, baita estatu mailan ere. Gaur, 11:00etan, Schola Cantorumek abestutako meza nagusiaz gozatzeko aukera izango da Santa Maria La Real parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide