Eguraldia lagun, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean herritarrek eta bisitariek. 19:00etan hasita, Joselu Anaiak talde mitikoak emanaldia eskaini zuen Musika Plazako kioskoan, eta erromeria abestiz jantzi zuten plaza, herritarrak dantzan jarriz. Eguna amaitzeko, 21:30ean, talde araiarrak emanaldiaren bigarren zatia eskaini zuen. Gaur festak aurrera jarraituko du, eta egun osoko egitaraua antolatu dute.