Emanaldi paregabea eskaini zuen atzo Vivalma taldeak

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 14a

Ikusleak Vivalma taldearen kontzertuaren zain. (Enara Ariznabarreta)

Marta Ramirez, Marina Cabello eta Eloy Orzaiz musikariek eskainitako kontzertuak arrakasta handia izan zuen. Izan ere, Santa Klara elizan emanaldiaz gozatzeko eskuragarri jarritako sarrera guztiak agortu ziren.

Atzo iluntzean emanaldia eskaini zuen Vivalma taldeak Santa Klara elizan. Udako Musikaldiaren barruko bigarren kontzertua izan zen atzokoa, eta aaioa hasi baino orduerdi lehenago, jada hainbat herritar ziren elizaren atarian, lehen ilara eskuratzeko irrikaz. Minutuak aurrera joan ahala, sekulako ilara sortu zen Santa Klara elizaren atarian.

Emanaldiaren hasieran, hirukoteak saioaren aurkezpen labur bat egin zuen. Bi zatitan banatutako saioa izan zen: Danser eta Ballare. Lehenengoan Vivalmak sortutako Suite de danzas aurkeztu zuten, J.P. Rameau, F. Francoeur, J. Du Phly edo F. Couperin konpositoreen piezetatik abiatuta. Bigarrenean, berriz, Italiako dantza ikusteko aukera izan zuten emanaldira joandakoek. Izan ere, Marta Ramirez biolin barrokoa jotzeaz arduratu zen, Marina Cabello del Castillo biola da gambarekin eta Eloy Orzaiz Galarza klabearekin. Udako Musikaldiaren 38. edizioko bigarren kontzertuak izugarrizko arrakasta izan zuen, sarrera guztiak agortu baitziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide