Zirkozaurre konpainiak Ardatzak ikuskizuna eskaini zuen atzo Antzerkia Familian zikloaren laugarren saioan. Herritar ugari hurbildu ziren egiaz eta poesiaz betetako ikuskizunaz gozatzera. Zirkua, dantza eta keinu antzerkia uztartu zituzten Gorka Pereira eta Imanol Suso protagonistek, diaboloen birak eta akrobaziak ardatz nagusi izanez. Gainera, bertaratutakoek orekaren inguruan hausnartzera aukera izan zuten.
Uztailaren 16an hasi zen Antzerkia Familian zikloa, eta honako hauek izango dira egitasmoaren barruko hurrengo ekitaldiak:
- Abuztuak 20. Baboom (Xabi Larrea).
- Abuztuak 27. Sardina freskue (Eidabe).