Bizirik dago Zarauzko moila

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 13a

Gaztetxo ugarik hartu dute parte Zarauzko Arraun Elkarteak antolatutako ur jolasen eta kukañaren bigarren saioan. Udako azkena abuztuaren 27an egingo dute.

Ur jolasez eta kukañaz gozatzeko bigarren aukera izan dute gaurkoan zarauztarrek, 17:00etan hasita. Gaztetxo ugari hurbildu dira moilara, lagunartean ondo pasa eta sariak irabaztera. Eguraldia lagun, arratsalde dibertigarria eta entretenigarria igaro dute. Halaber, herritar eta bisitari dezente hurreratu dira begirada bat botatzera.

Zarauzko Arraun Elkarteak antolatzen ditu, eta udako azkena abuztuaren 27an izango da, ostegunez. Uztailaren 2an egitekoak ziren lehen saioa, baina bertan behera gelditu zen, izan ere, gaztetxo talde batek kukaña apurtu eta beste baten bila aritu ziren. Hrregatik, lehena uztailaren 16an izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide