Erabakita geratu dira Zaporrako lehen finalerdiak

Mireia Galarza Bastida 2026ko abuztuaren 13a

Atzoko partidetako bat. (Utzitakoa)

Zehazki, Etxaniz-Errasti bikotea gailendu zen jubeniletan, Gaztañaga eta Berozi 22-11 irabazi ondoren. Seniorretan, aldiz, iazko txapeldunek, Eskuderok eta Urrozolak, lortu zuten garaipena Aranbarri eta Juaristiren aurka.

Eklipsea dela eta, atzo ohi baino lehenago jokatu zituzten LX. Patxi Zaporra pilota txapelketako finalerdiak Frontoi Txikin. Ohi bezala, bi partida jokatu zituzten, jubenil eta senior mailako bana, eta dagoeneko erabakita daude nor igaroko diren hurrengo fasera.

Zehazki, Etxaniz-Errasti bikotea gailendu zen jubeniletan, Gaztañaga eta Berozi 22-11 irabazi ondoren. Seniorretan, aldiz, iazko txapeldunek, Eskuderok eta Urrozolak lortu zuten garaipena, Aranbarri eta Juaristiren aurka 22-15eko markagailua utzi ondoren. Hilaren 19an izango dira beste finalerdiak, eta bertan erabakiko dira finala jokatuko duten beste bi bikoteak. Egun horretan, Bidezabal-Galarraga bikotea Zufiria-Alejoren aurka lehiatuko da jubeniletan, eta Orbegozo eta Sasiainek Bidezabal eta Gorostidiren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ohiko orduan izango da, 18:30ean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide