Joan zen asteburuan, gazteen mailako eskubaloiko Munduko Txapelketa irabazi zuten Zarauzko hiru jokalarik, Nagore Alzak, Elene Frescok eta Nora Merinok. Errumanian jokatu zuten txapelketa, eta herrialde hartatik bueltan, beraien jaioterrian, hastear den Aste Nagusiko protagonistak izango dira.
Hain zuzen ere, Zarauzko Udalak iragarri du hiru jokalari horietatik bik, Elene Freskok eta Nora Merinok –Nagore Altza oporretan da familiarekin– botako dutela festei hasiera emango dien suziria. Ekitaldia ostiralean izango da, 12:00etan; udaletxeko balkoitik botako dute etxaferua.
Udalak gaineratu duenez, oraindik zehaztu gabe baldin badute ere, aurrerago egingo dute Munduko Txapelketan lortutako garaipena ospatzeko harrera ekitaldia.