'Ardatzak' ikuskizuna eskainiko dute bihar Antzerkia Familian zikloaren laugarren saioan

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 12a

Zirkozaurre konpainiako kideak. (Zirkozaurre)

Zirkozaurre konpainiaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da bihar, Antzerkia Familian zikloaren barruan. Santa Klara komentuaren kanpoaldean izango da emanaldia, 18:30ean.

Zirkozaurre konpainiak Ardatzak ikuskizuna eskainiko du bihar, osteguna, Antzerkia Familian zikloaren laugarren saioan. 18:30ean hasita, egiaz eta poesiaz beteko dute Santa Klara komentua.

Gorka Pereira eta Imanol Suso dira emanaldiaren protagonistak, eta zirkua, dantza eta keinu antzerkia uztartuko dituzte horiek, erritmoz eta sorpresaz betetako ikuskizunean. Diaboloen birak eta akrobaziak izango dira emanaldiaren ardatza, eta ikusleak orekari buruz hausnartzera gonbidatuko dituzte.

Uztailaren 16an hasi zen Antzerkia Familian zikloa, eta honako hauek izango dira egitasmoaren barruko hurrengo ekitaldiak:

  • Abuztuak 20. Baboom (Xabi Larrea).
  • Abuztuak 27. Sardina freskue (Eidabe).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide