Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak pilotari profesionalen bi hitzordu hartuko ditu datozen bi igandeetan. Hain zuzen ere, hilaren 16 eta 23an izango dira Masters Caixabank esku pilota txapelketako neurketak, 17:15ean hasita.
Igandeko lehen neurketan, B seriekoan, Salaberriak eta Morgaetxeberriak Zubizarreta IV.a eta Bikuña izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partidan, A seriekoan, Artola eta Rezusta Lasoren eta Martijaren aurka lehiatuko dira. Abuztuaren 23an, aldiz, B serieko neurketa Amianok eta Gabirondok jokatuko dute Zubizarreta IV.aren eta Bikuñaren aurka. Bigarren partidan, A seriekoan, berriz, Altuna III.ak eta Imazek Lasoreneta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Pilota hitzorduetarako sarrerak salgai daude Interneten: 40 euro ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 30 euro, errebotekoak.