Berrikuntzekin hasiko du ikasturte berria Zarauzko Udal Liburutegiak

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 12a

Sanz Enea.

Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuen solasaldiak egingo dituzte datorren ikasturtean zehar. Horrez gain, haurrentzako irakurketa txokoa egunez aldatuko dute, eta astelehenetan egingo dituzte hitzordu horiek aurrerantzean.

Ikasturte berriarekin batera, berrizkuntzak izango dira Sanz Enean dagoen Zarauzko Udal Liburutegian. Udalak jakitera eman duenez, aldaketa horiek urtean egiten dituzten literatura solasaldiei eragingo die. Izan ere, euskarazko eta gaztelerazko liburuen inguruko solasaldiei ingeselezko liburuenak ere gehituko dizkiete.

Horrenbestez, datorren ikasturtean euskarazko eta gaztelerazko zortzina libururi buruz ariko dira solasean, baita ingelesezko hiru argitalpenen bueltan ere. Irailetik maiatzarera bitartean egingo dituzte euskarazko eta gaztelaniazko liburuen solasaldiak; ingelesezkoenak, aldiz, abenduan, martxoan eta ekainean. Saioak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.

Beste berrikuntzetako bat Haurrentzako Txokoaren data aldaketa izango da. Lehen asteazkenetan egiten zituzten haurrei zuzendutako saioak, eta aurrerantzean astelehenetan egingo dituzte. 

Solasaldi horien eta, oro har, liburutegiko bestelako kontuen berri izateko, udal zerbitzu horrek WhatsApp-en duen kanalean eman daiteke izena. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide