Zazpi artistaren lanak ikusgai daude Ispilu Arte galerian

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 11

Zuhar Iruretagoienaren, Martxe Aranaren, Helena Elbustoren, Jose Antonio Legorbururen, Aitor Sarasketaren, Chari Goienetxeren eta Javier Espigaresen lanak daude ikusgai joan zen ostiralean ireki zuten erakusketan.

Udako erakusketa kolektiboa inauguratu zuten joan zen ostiralean Ispilu Arte galerian. Hara joaten direnek Zuhar Iruretagoienaren, Martxe Aranaren, Helena Elbustoren, Jose Antonio Legorbururen, Aitor Sarasketaren, Chari Goienetxeren eta Javier Espigaresen lanez gozatzeko aukera izango dute. Askotariko lanak –margolanak nahiz bestelakoak– jarri dituzte ikusgai galerian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide