Urtero sasoi honetan bezala, aurte ere, hasi dira SKAPAko –Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako– jaiak ospatzen, eta ohiturari jarraituz, jai batzordeak auzoko eraikinen artean horma bat aukeratu du urteko murala egiteko. Atzo margotu zuten Anaiak tabernaren ondoan horma irudia, eta Enea gozotegiak jarritako postuaz eta Piru DJak jarritako giro bikainaz gozatzeko aukera izan zuten hara joandakoek.
Aurtengo muralaren protagonista Robe Iniesta Extremoduro taldeko abeslaria da, joan zen abenduaren 10ean hil zena. Agertokiaren gainean ageri da horma irudian, entzulez inguratuta. "Zer berdek? Gitarrista bat ber diñat. Zertako? Musika iteko", esaldiarekin borobildu dute murala.