Urra eta Gesalaga txapeldun, Igeldoko eta Uliako Harria txapelketetan

Mireia Galarza Bastida 2026ko abuztuaren 9a

Gizonezkoetan bederatzi harri-jasotzaile lehiatu ziren, baina zarauztarra izan zen nagusi, Igeldoko harria hemezortzi aldiz jaso ondoren. Emakumezkoetan, berriz, Gesalagak 22 aldiz altxa zuen Uliako harria.

Atzo jokatu zituzten Donostiako Trinitate plazan Uliako Harria eta Igeldoko Harria probak, urtero bezala hiriburu horretako Aste Nagusiko egitarauaren barruan. Bi txapelak kirolari zarauztarrek jantzi zituzten, hain zuzen ere, Mikel Lopetegi Urrak eta Maddi Gesalagak. 

Gizonezkoetan bederatzi harri-jasotzaile lehiatu ziren, baina zarauztarra izan zen nagusi, Igeldoko harria hemezortzi aldiz altxa ondoren. Atzetik izan zuen Beñat Telleria, 17 jasoaldirekin, eta hirugarren izan zen Gorka Etxeberria oriotarra, harria 13 aldiz jasota. Iaz ere garaile izan zen Urra. 

Emakumezkoetan, berriz, Gesalagak 22 aldiz altxa zuen Uliako harria, nahikoa txapela irabazteko. Bigarren izan zen Olaia Esnaola azpeitiarra, 20 jasoaldirekin; hirugarren postua Lierni Osa zarauztarrak lortu zuen, harria 19 aldiz jasota. Iazko irabazlea, Ainitze Zumeta zarauztarra, ez da bertan izan aurten.

Hona hemen emakumezkoen sailkapena: 

  • Maddi Guesalaga –  22 jasoaldi
  • Olaia Esnaola – 20 jasoaldi
  • Lierni Osa – 19 jasoaldi
  • Malen Morandeira – 18 jasoaldi
  • Estefania Etxebeste – 17 jasoaldi
  • Ane Cestau – 13 jasoaldi
  • Maddi Salterain – 13 jasoaldi
  • Julia Martínez – 7 jasoaldi

Eta jarraian, gizonezkoena: 

  • Mikel Lopetegi Gereka Urra – 18 jasoaldi
  • Beñat Telleria – 17 jasoaldi
  • Gorka Etxeberria – 13 jasoaldi
  • Jon Gisasola – 11 jasoaldi
  • Aimar Ardanza – 11 jasoaldi
  • Oier Azpeitia – 11 jasoaldi
  • Aimar Galarraga – 9 jasoaldi
  • Hodei Amezcua – 7 jasoaldi
  • Eneko Bilbao – 2 jasoaldi

(Argazkiak: Ibon Errazu Uria)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide