Aldi baterako erakusketa berri bat zabaldu dute Photomuseumen

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 8a

Erakusketan ikus daitekeen Thomas Ruff-en lana.

Eklipsearen ondorengo istorioa izeneko erakusketa zabalik da, Fernando Garateren eta Estrella Gomararen MV bildumako 30 bat artelanez osatua. Hainbat artistaren lanak izango dira ikusgai museoan, irailaren 27ra bitartean.

Aldi baterako erakusketa berri bat zabaldu zuten atzo goizean Photomuseumen: Eklipsearen ondorengo istorioa izenekoa. Fernando Garateren eta Estrella Gomararen MV bildumako 30 bat artelan daude ikusgai Villa Manuelako museoan, eta irailaren 27ra arte izango da zabalik: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Manuel Quejidoren, Raul Urrutikoetxearen, Ana Barrigaren, Carlos Leonen, Nagore Amenabarroren nahiz beste hainbat artistaren lanak biltzen ditu erakusketak. Hainbat subjektibotasun azaleratzen dituen obra multzoa dela azaldu dute Photomuseumekoek: "Irudiaren dentsitateetan eta biskositatean murgiltzen da obren hautaketa. Agerian uzten du ez zaigula hainbeste interesatzen obra bakoitzaren egilearen nortasuna, bai, ordea, intersubjetibotasunaren poetikak sortzen duen esperientzia". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide