SKAPAko jaiak, abiatzear

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 7a

Artxiboko irudian, herritarrak SKAPAko jaietan murgilduta. (Juan Luis Romatet)

Gaur iluntzean mariatxi saioarekin hasi eta asteazkenera arte, egitarau zabala antolatu du jai batzordeak auzoko festak behar bezala ospatzeko. 

Hemen dira SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak. Gaur iluntzean hasi eta asteazkenera bitartean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek nahiz zarauztar guztiek. 

Festak abiatzeko ekitaldi bakarra prestatu dute: mariatxi saioa, Las Palmerasen eskutik. 20:00etatik 21:00etara izango da hori. Aurrez, 17:00etan, auzo bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai. Aurten, gainera, kamiseta berriak egin dituzte, eta horiek Azken Portuko bidegorrian eskuratu ahalko dira, goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 18:30etatik 21:00etara. Haurren kamisetak 10 euroko prezioa izango du eta, helduenak, berriz, 12 eurokoa.

Bihar, berriz, egun osoko festa izango dute auzoan, eta igandean deskantsu txiki bat hartu ostean –mural pintaketa bakarrik antolatu dute egun horretarako–, ekintzez topera jarraituko dute hurrengo astean. 

Honakoa da festetako egitarau osoa:

Abuztuak 8, larunbata

  • 11:00. Altxorraren bila (izen-ematea 10:30ean Plaza Gorrian).
  • 16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan (izen-ematea 15:30ean Tentenea plazan).
  • 16:00. Puzzle lehiaketa Plaza Gorrian (izen-ematea azkenportua@gmail.com helbidearen bitartez).
  • 19:00. Mozorro lehiaketako izen ematea (gaia: unibertsoa).
  • 23:00. Alarma Morearen kontzertua.
  • 00:15. DJ Jam + DJ Bon

Abuztuak 9, igandea

  • 17:00. 2026ko mural pintaketa eta Enea Gozotegiaren postua Anaiak tabernaren alboan, DJ Piruk girotuta.

Abuztuak 10, astelehena

  • 10:00etatik 13:30era. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Txipristin taldearekin, Plaza Gorrian.
  • 16:00. Suziria, jaiak iragarriz, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 18:00. Azken Portuko Auzo Krosa, Plaza Gorrian.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia plaza gorrian.
  • 19:30. Txokolate jana.
  • 21:30. Txirrindularitza kriteriuma.
  • 23:00. Maskak taldearen kontzertua.
  • 01:00. La Sra. Tomasa taldearen kontzertua.

Abuztuak 11, asteartea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00. Meza nagusia frantziskotarretan.
  • 11:30.  Marrazki festa Plaza Gorrian (pinturak etxetik eraman beharko dira).
  • 12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkartean.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:00. Komisioa VS Ex komisioa jolasak.
  • 18:30. Parrila jana Plaza Gorrian.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia Plaza Gorrian (Izeta harri-jasotzaileen eskola: harri-jasotzaileak, aizkolariak...).
  • 23:15. Sofa taldearen kontzertua.
  • 00:45. Bad Sound System taldearen kontzertua.

Abuztuak 12, asteazkena

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren marmitako lehiaketaren hasiera Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta xakela txapelketa (haurrak).
  • 12:30. Agurtzane Altberen patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea eta auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eraman.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian (Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza, Hodei Iruretagoiena eta Maialen Lujanbio).
  • 00:00. Fan & Go erromeria taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide