Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 7a

Herritarrak kantujira batean. (Julene Sorarrain)

Izarra Aristi eta Mertxe Isasti izango dira zuzendari, eta Zarauzko Txistulariak arituko dira musikari lanetan. Herritar guztiak gonbidatuta daude taldean abestera. 

Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian herriko kaleak alaitzeko asmotan. 12:00etan Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko dira, eta erdiguneko kaleetan ibiliko dira euskal abestiak kantatuz.

Udalak jakinarazi du Izarra Aristi eta Mertxe Isasti izango direla zuzendari biharkoan, eta Zarauzko Txistulariak arituko direla musikari lanetan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte taldean kantatzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide