Zarautz-Palestina herri mugimenduak ez du atseden hartzeko asmorik uda betean egon arren. Izan ere, igande eguerdirako mobilizazio berri bat antolatu du. Edozein ordutan Gaza gogoan lelo hartuta, malekoian elkartuko dira, Emakumeen Etxearen parean, ekintza zaratatsua egiteko.
Horregatik, antolatzaileek partaideei eskatu diete etxetik eraman ditzatela txilibituak, kazolak eta bestelako tresnak.