Udako erakusketa kolektiboa inauguratuko du bihar Ispilu Arte galeriak. 20:00etan egingo dute ekitaldia, eta zazpi artistaren lanak egongo dira ikusgai oraingoan: Zuhar Iruretagoienaren, Martxe Aranaren, Helena Elbustoren, Jose Antonio Legorbururen, Aitor Sarasketaren, Chari Goienetxeren eta Javier Espigaresen lanak.
Hain zuzen, uztailean Elbustoren artelanez gozatzeko aukera izan dute herritarrek, uztailaren 3an zabaldu baitzuten eskulturez betetako erakusketa.