Mikel Agirrezabalaga 'Kapaxko'-k Amenabar Zarautz taldea gidatzen segituko du

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 6a

Mikel Agirrezabalaga 'Kapaxko' partida batean. (Amenabar Zarautz)

Joan zen denboraldian egin zuen Amenabar Zarautzera jauzi Kapaxkok, eta denboraldi bikaina gauzatuta, taldeak Zilarrezko Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen. Taldea gidatzen segituko du 2026-27 denboraldian, David Agirrezabalaga anaia ondoan duela.

Amenabar Zarautz eskubaloi taldea hasi da datorren denboraldirako prestatzen, eta atzo jakinarazi zuen Mikel Agirrezabalaga Kapaxko-k segituko duela taldea gidatzen. Haren alboan ariko da David Agirrezabalaga anaia.

Joan zen denboraldian egin zuen Amenabar Zarautzera jauzi Kapaxkok, eta denboraldi bikaina gauzatuta, taldeak Zilarrezko Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen. Beraz, maila horretan ariko da Zarauzko taldea 2026-27 denboraldian, eta Agirrezabalagak segituko du gidari lanetan.

Kluba buru-belarri dabil taldea osatzeko lanetan, aurki ekingo baitie prestaketei. Dagoeneko hasi da taldeko jokalarien mugimenduen berri ematen Amenabar Zarautz, eta lan nahiz ikasketa kontuak tarteko, taldean segituko ez duen jokalarietako bat izango da Julen Eizagirre. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide