Abiatu dute dagoeneko Zarautzen Zaporraren oroimenezko lehiaren beste edizio bat. Aurtengoaren 60. aldia beteko du esku pilotako txapelketa beterano honek, eta ohi bezala Frontoi Txikin jokatuko dituzte partidak. 32 pilotari arituko dira lehian.
Final laurdenetako lehen jardunaldiarekin hasi zen atzo txapelketa, eta jubenilen eta helduen kategorietako partida bana jokatu zituzten. Jubenil mailako partidan, Aburuzak eta Errastik 22 eta 10 emaitzarekin irabazi zieten Karrera eta Cestauri, eta helduetan, Eskuderok eta Urruzolak 22 eta 16 Txoperenari eta Esnaolari.
Egutegiarekin jarraituz, bihar jokatuko dute txapelketako bigarren jardunaldia, 18:30ean hasita, honako bi partidarekin: jubeniletan, Kontreras eta Zabala Gaztañagaren eta Berozen aurka ariko dira; helduetan, aldiz, Aranbarri eta Juaristi Elizalderen eta Bereauren aurka.