Zabalik daude tiobiboak malekoian

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 30a

Tiobiboak zabalik. (Aritz Mutiozabal)

Ohi bezala, abuztuaren 23ra arte egongo dira zabalik, eta horien ohiko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da.

Gaur zabaldu dituzte tiobiboak malekoian. Aurten, Munoa plazako lanak direla eta, Galtxagorri parean jarri dituzte. Hasiera batean, asteartean irekitzekoak ziren, baina atzo muntatzen aritu ondoren, azkenean, gaur zabaldu dituzte.

Barraken eguneroko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, 01:00etara luzatuko dute itxiera ordua. Amabirjinetan, abuztuaren 15ean eta 16an, aldiz, 17:00etatik 02:00era zabalduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide