Etzi egingo dute Zarautzen euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 31

Zarauzko hondartzan egindako presoen aldeko mobilizazioa. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Zarautzek hartuko du aurten eskualdeko mobilizazioa igande honetan. 12:00etan Musika Plazatik abiatu, eta hondartzara joango dira "konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarriekin".

Udaro bezalaxe, igande honetan, hilak 2, egingo dute presoen aldeko hondartzetako mobilizazioa. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko martxek Hego Euskal Herriko 11 hondartza hartuko dituzte "konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarriekin".

Azken urteetan, Orion egin izan da eskualdeko protesta; aurten, berriz, Sare eta Etxerat elkarteek antolatutako mobilizazioa Zarautzen izango da. 12:00etan Musika Plazan elkartu, eta handik hondartzara joango dira Helmuga: denak etxera lelopean.

Mobilizazioaren xehetasun guztiak eta antolatzaileen azalpenak hemen irakur daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide