Astelehenean hasiko da Zaporraren Oroimenezko esku pilota txapelketa

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 31

Aurreko urteetako Zaporraren Oroimenezkoaren irudi bat. (utzitakoa)

Jubenil eta senior mailako 32 pilotarik hartuko dute, eta lehenego astean final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte. Frontoi Txikin izango dira partidak, 18:30etik aurrera.

Ohiturari jarraituz, tradizio handia duen Patxi Zaporraren Oroimenezko esku pilota txapelketak ez du hutsik egingo abuztua honetan ere. Aurten, antolatzen duten 60. ekitaldia izango da, eta astelehen arratsaldean emango diote hasiera.

Guztira, 32 pilotarik hartuko du parte: hamaseik jubenil mailan eta beste hamaseik senior mailan, hain zuzen ere. Iaz antolatu zuten estreinakoz gazteen kategoriako txapelketa, eta aurten segida ematea erabaki du Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak.

Orotara, zazpi jardunaldiz osatuta egongo da lehiaketa: abuztuaren 3an, 5ean, 7an eta 10ean final-laurdenak jokatuko dituzte; abuztuaren 12an eta 19an, finalerdiak; eta abuztuaren 21ean, finalak. Bi norgehiagoka izango dira jardunaldi bakoitzean eta, ohi bezala, Frontoi Txikin jokatuko dira norgehiagoka guztiak, 18:30etik aurrera.

  • Jubenil mailakoen txapelketa

 

  • Helduen mailakoen txapelketa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide