Nafarroako produktuen azokaz gozatzeko aukera izango da datorren asteazkenean

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 30a

2023ko Nafarroako produktuen azoka. (Jabi Gonzalez)

Aurten ere, abuztuko lehen asteazkenean Nafarroako produktuen azoka egingo dute herrian. Postuak Kale Nagusian eta Musika Plazan egongo dira kokatuta, goizeko 10:00etatik hasita.

Urtero bezalaxe, aurten ere, Nafarroako produktuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek hilabeteko lehen asteazkenean, hilak 5. Izan ere, Nafarroako produktuen azoka egingo dute herriaren erdigunean.

Azokak goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta egun osoan zehar egongo da zabalik. Postuak Kale Nagusian eta Musika Plazan kokatuko dituzte, eta bertan, askotariko jakiak dastatzeko eta artisau produktuak ezagutzeko aukera izango da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide