Helena Elbustoren erakusketa ikusteko azken egunak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 29a

Helena Elbustok erakusketa aurkeztu du Ispilu arte galerian. (Utzitakoa)

Larunbata izango da Helena Elbustoren erakusketa berriaz gozatzeko azken eguna. Bertan, Ispilu arte galeriak proposatutako objektuen lankidetza eta artista donostiarraren obrak ikusteko aukera dago.

Pasaden uztailaren 3an inauguratu zuen Helena Elbustok bere erakusketa berria Zarauzko Ispilu arte galerian, eta larunbata izango da bere obraz gozatzeko azken eguna.

Bertan, eskulturak ikusteko aukera dago, egunkari-paperean zein alanbrean, brontzean, erretxinan eta koletan. Batzuk ia monokromoak dira, besteak, berriz, koloretsuak. Halaber, Elbustoren margolanak ere badaude bertan, akuarelak eta grafitoa, besteak beste. Bestalde, Ispilu arte galeriak bitxien eta Indiako, Txinako eta Turkiako ehungintzaren lankidetza proposatzen du erakusketan, eta koilareak, paparrekoak eta belarritakoak ikusteko aukera dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide