Giro aparta garaile, I. Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketan

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 28a

Binakako txapelketan Agnieszka Andrzejewska eta Paula Perez nagusitu ziren emakumezkoetan, eta Socrates Ela eta Eneko Etxabe, berriz, gizonezkoetan. Lauko taldeen txapelketan Agnieszka Andrzejewskak, Mikel Moredak, Imanol Egañak, Facundo del Cotok irabazi zuten urrezko liga, eta Noa Gayk, Imad Eloudyyk, Olatz Castelok, Iker Prietok, zilarrezkoa.

I. Aidean Zarautz hondartzako boleibol txapelketa jokatu dute asteburuan, Desertu Txikian. Aidean Zarautz boleibol klubak antolatu du txapelketa, lehen aldiz. Larunbatean binakako txapelketa jokatu zuten, emakumezko zein gizonezko taldeek. Igandean, berriz, lauko taldeen txapelketaren txanda izan zen. Lehiaketa honetan talde mistoek hartu zuten parte. Multzoen fasea jokatu ostean, bi ligatan banatu zen igandeko txapelketa: urrezko liga eta zilarrezko liga.

Larunbateko txapelketa Agnieszka Andrzejewskak eta Paula Perezek irabazi zuten emakumezkoetan. Patricia Olesen eta Mia Dequine izan ziren bigarren eta, Maria Fernanda Hardman eta Sua Alzugaray, berriz, hirugarren. Gizonezkoetan, Socrates Ela eta Eneko Etxabe nagusitu ziren. Beñat Lekuonak eta Dani Perezek lortu zuten bigarren postua eta, Jakes Pellejerok eta Hugo Allesek, hirugarrena.

Igandeko txapelketan Agnieszka Andrzejewska, Mikel Moreda, Imanol Egaña, Facundo del Coto nagusitu ziren urrezko ligan. Bigarren postua Naiara Azpeitiarentzat, Socrates Elarentzat, Eneko Etxaberentzat, Raul Somozarentzat, Ane Mellarentzat, Maider Etxaberentzat izan zen eta, hirugarrena, Ruben Mendozarentzat, Odalys Cccerezentzat, Alexander Acuriolarentzat, Iker Manzisidorrentzat. Zilarrezko liga Noa Gayk, Imad Eloudyyk, Olatz Castelok, Iker Prietok irabazi zuten. Haien atzetik sailkatu ziren Ivan Mejia, Nery Recalde, Kennet Pareja, Kleo Arai, Yanire Tena eta Sara Hidalgo eta Ganix Albizu, Oscar Ricardo Effio, Marina Augusto eta Lorea Lekuona, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

(Argazkiak: Aidean Zarautz boleibol kluba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide