Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Hiria zineman zikloaren hirugarren saioa egingo dute gaur arratsaldean zinema museoan. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.
Hirugarren saio honek hiri handien beste errealitate bat ezagutzea izango du helburu. Filmak turismoaren eta kontsumoaren irudiaren atzean ezkutatzen diren desberdintasun sozialak eta etxebizitzaren arazoak erakusten ditu, haurren begiradatik kontatutako istorio baten bidez.