Ispilu Arte galeriak Artea aldaketa-tresna gisa. Sorkuntza bizitzan integratzea. izeneko hitzaldi-eztabaida antolatu du biharko. Solasaldia 19:30ean hasiko da, eta Helena Elbustoren lanaren harira izango da.
Helena Elbustoren lanak ikusgai daude egun Ispilu Arte Galerian, galeriak proposatzen dituen askotariko objektuekin batera. Erakusketak artea eta eguneroko bizitzako elementuak uztartzen ditu, eta ideia horretatik abiatuta, sorkuntzak eguneroko bizitzan duen tokiaz hausnartu eta eztabaidatuko dute. Helena Elbusto artistarekin batera, Viki Claramunt diziplina anitzeko artista, eta Oscar Tejedor gidoilari eta ikus-entzunezko zuzendari independentea izango dira hizlari.