'Zergatik esango diogu ezetz Los 40ri' izenburupean, mahai-ingurua egingo dute bihar

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 22a

Los 40 ekimenaren aurka egindako argazkia, Astin. (@danda.zarautz)

Solasaldia 18:30ean izango da Hiruputzun, eta gaztetxeko, Zarata Zarautzeko, Lege Berriako eta Aurkako kideek emango dituzte xehetasunak.

Herriko hainbat eragilek Los 40ri ez! egitasmoa antolatu dute uztailaren 30erako, eta horren harira, Zergatik esango diogu ezetz Los 40ri? izenburu hartuta, mahai-ingurua antolatu dute bihar arratsalderako Hiruputzu gaztetxean. Saioa 18:30ean hasiko da, eta gaztetxeko, Zarata Zarautzeko, Lege Berriako eta Aurkako kideek hartuko dute bertan parte,

Los 40 irrati kateak siustatutako jaialdiaren kontrako egitaraua egitearen arrazoien, jaialdiaren atzean dagoenaren eta horren aurka egin daitezken gauzen inguruan ariko dira solasean. Antolakuntzak hitzaldia entzun nahi duen orori bertaratzeko gonbita luzatu dio, kontu horiek eta egitarauaren xehetasunak ezagutzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide