Ohiko tango topaketa egingo dute larunbatean

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 21a

Iazko tango topaketako emanaldia, Musika Plazan. (Intza Trula)

Agata elkarteak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte: goizean, malekoian, eta arratsaldean, Musika Plazan. Gipuzkoako hainbat tokitako jendeak hartuko du parte jardunaldian.

Urtero bezala, Agata tango argentinarraren lagunen Gipuzkoako elkarteko kideek topaketa egingo dute Santio egunez Zarautzen. Beraz, datorren larunbatean, tangoaren erritmoa hartuko du herriko hainbat gunek. Ohi bezala, bi emanaldi eskainiko dituzte: goizean, 12:00etatik 14:00etara, malekoian ariko dira dantzan, eta arratsaldean, 18:00etatik 21:30era, Musika Plazan.

Goizeko dantza saioaren ondoren, bazkari legea egingo dute bertaratzen direnek. Gipuzkoako hainbat tokitako jendeak hartzen du parte Zarauzko topaketan, eta giro atsegina sortzen dute, beraien erakustaldiekin; musika jartzaile lanetan Diori Tango DJa arduratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide