Ana Lazkanoren margolanak ikusgai daude Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 21a

'Conversaciones 2026' saileko Ana Lazkanoren margolan bat.

Conversaciones 2026 erakusketa jarri du artista donostiarrak Ipar kaleko tabernan, eta hilabetez egongo da ikusgai bere lanaik berriena.

Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Ana Lazkano artista donostiarrak Conversaciones 2026 izeneko mostra paratu du Ipar kaleko tabernan, eta dialogoaren asimetriari buruzko margolan minimalistak proposatu ditu.

Aurten landutako margolan saila da Lazkanok Lukas ardotegian erakusgai jarri duena, eta, oro har, giza komunikazioaren konplexutasuna aztertu nahi izan du bertan. Forma, erritmo, kolore eta tentsio abstraktuen bidez, obra bakoitzak elkatruke bat proposatzen du; eta elkartruke hori beti ezberdina da.

Conversaciones 2026 erakusketa hilabetez egongo da erakusgai, taberna zabalik dagoen ortdutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide