Galizia Egunaz gozatzen ari dira herritarrak eta bisitariak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 19a

Jendetza bildu da Iñurritzako zelaian Galizia egunaren bueltan. Olagarroaz gain, lakoia, enpanada, gazta, Santiago opilak eta taloak, Ribeiro eta Albariño ardo zuriak, eta Mencia ardo beltza dastatzeko aukera izaten ari dira herritarrak eta bisitariak.

Urtero legez, aurten ere, Galizia Eguna ari dira ospatzen Iñurritzan. Aurtengoa 41. aldia ida, eta Caballeira elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du. Atzo ilboko Masustegiko Os Agarimos gaita taldeak zaharren egoitza bisitatu zuen, eta ondoren, gaita poteaz gozatzeko aukera izan zen herriguneko kaleetan zehar.

Gaur goraino bete da Iñurritzako zelaia, izan ere,  bertan dabiltza Carballiñoko (Ourense) A Nogeira olagarro prestatzaileak. Olagarroaz gain, lakoia, enpanada, gazta, Santiago opilak eta taloak, Ribeiro eta Albariño ardo zuriak, eta Mencia ardo beltza dastatzeko aukera dago.

Arratsaldeko 17:00etan, musika eta dantza ikusteko aukera izango da Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik. Gainera, produktuen salmenta egun osoan zehar izango da.

 

.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide