Angel Unzuetak bigarren arte liburua argitaratu du

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 20a

Angel Unzueta bere arte liburu berria eskuetan duela. (Angel Unzueta)

Selected Artworkd 2000-2026 izeneko bigarren arte liburua argitaratu du Unzuetak. Lan horretan, azken 26 urteetan sortutako jatorrizko ilustrazioak, enkarguak, zirriborroak eta sorkuntza prozesua bildu ditu.

Angel Unzueta komikigile eta ilustratzaileak Selected Artworkd 2000-2026 izeneko bigarren arte liburua argitaratu du. Aurreko liburuarekin alderatuta, obra berria "bere lan tradizionalei eskainita" dagoela esan du.

Lanean 2000. urtetik 2026. urtera bitartean sortutako jatorrizko ilustrazioen, enkarguen, zirriborroen eta sorkuntza prozesuaren aukeraketa bat bildu du. Horiek denak ontzeko olio pintura, akrilikoak, gouachea, Copic errotulagailuak, Prismacolor arkatzak eta beste hainbat teknika tradizional erabili ditu artistak.

Azken lanak biltzeaz gain, argitalpenak "sormen prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera" ere eskaintzen duela esan du Unzuetak. Hain zuzen ere, amaitutako ilustrazioez gain, lan bakoitzaren atzean dauden ideiak, zirriborroak eta erabilitako teknikak ere jaso ditu bigarren liburuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide