Atzo zabaldu zuen erakusketa Marta Marugan Arbones artista donostiarrak (Gipuzkoa) Zarauzko Sanz Eneako erakusketa aretoan. Azken hogei urteotan Maruganek sortutako lanen aukeraketa zabala egongo da bertan. Hain zuzen ere, artistaren ibilbidea ezagutzeko eta haren unibertso sortzailean murgiltzeko aukera izango dute bisitariek.
Sortze prozesuan pigmentuekin, pintzelkadekin eta materialekin etengabe esperimentatzen du. Olio ez-sintetikoak eta formula tradizionalekin egindako pigmentuak erabiltzen ditu, eta margolana aurrera doan heinean, harekin "elkarrizketan" aritzen dela azaldu du artistak. Erakusketa irailaren 13ra arte egongo da ikusgai, egunero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.