Banatu dituzte Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko sariak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 17a

Clara Cabanillasen eta Arbil Iciarren argazkiak izan dira onenak helduen kategorian. Haurren kategorian, berriz, Maule Agirrezabalagak eta Garoa Agirrezabalagak irabazi dute.

Pasaden ekainaren 20an argazki rallya egin zuten Eraztun Berde Urdineko hezeguneetan zehar. Aurtengoa 3. edizioa izan da, eta atzo banatu zituzten lau sariak. Gloria Vazquez zinegotziaren hitzetan, ekimen honen helburua "herritarrak naturara hurbiltzea da".

Guztira 14 lagunek hartu zuten parte argazki rallyan, 12 parte hartzaile izan ziren helduen kategorian, eta 2 haurrenean. Sari banaketa hasteko, Vazquezek eskerrak eman zituen parte hartzeagatik, eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak bistaratu zituzten.

Guztira lau sari banatu dituzte; bina sari helduentzako zein haurrentzako. Helduen kategorian, Clara Cabanillasen argazkiari eman zion puntuazio altuena epaimahaiak. Bilduma onena, berriz, Arbil Iciarrena izan da. Haurren kategorian, berriz, Maule Agirrezabalagak osatu zuen bilduma onena, eta Garoa Agirrezabalagak atera zuen argazki onena.

Epaimahai lanetan, Gloria Vazquez Eraztun Berde Urdineko zinegotzia, Nerea Ollokiegi Partaidetzako teknikaria eta Rodolfo Glas Zarauzko Argazkizale Elkarteko kidea aritu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide