Iaz bezalaxe, aurten ere, Danda Gazte Asanbladak Udanda egitasmoa antolatu du oporraldian hainbat ekimenez gozatzeko. Atzo arratsaldean herritarrek Biharraren hegietan poema-bildumaren errezitaldi musikatua entzuteko aukera izan zuten.
Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen Santa Klara komentuaren kanpoaldeko zelaira Maddi Sarasuak, Ainhoa eta Ixak Sarasuarekin eta Julen Lezaunekin batera ondutako emanaldiaz gozatzeko asmoz. Bertaratutakoek pintxoak eta edariak dastatzeko beta ere izan zuten.
Datozen egunetarako beste hainbat ekimen antolatu ditu gazte asanbladak, futbol txapelketa eta parrillada, tailerrak, volley txapelketa, Los 40ri ez! elkarretaratzea eta artisten eguna, esaterako.