'Toy Story 5' eta 'Haciendo amigos' filmak, gaurtik asteartera Modelon

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 17a

David Marques zuzendariaren komedia generoko filma da Haciendo amigos, eta Antonio Resines eta Megan Montaner dira protagonistetako batzuk. Familia osoak ikusteko ikus-entzunezkoa izango da Toy Story 5.

Gaurtik asteartera adin guztietako ikusleentzako bi film eskainiko dituzte Modelo zinema aretoan. Alde batetik, Antonio Resines protagonista duen Haciendo amigos pelikula emango dute. Bestetik, familia osoari zuzendutako Toy Story 5  filma ikusteko aukera izango da.

David Marques zine zuzendariak gauzatutako lana da Haciendo amigos. Gidoia Marta Gonzalez de Vegak idatzi du, eta komedia generoko filma da. Aktoreen taldea Antonio Resinesek, Quim Gutierrezek, Megan Montanerrek eta Marga Gonzalez de Vegak osatzen dute, besteak beste.

Antonio eta Félix atrakatzaile bikote bat dira, eta, bitxi-denda batean lapurreta egin ondoren poliziarengandik ihesi, Evarekin topo egiten dute. Eva desgaitasuna duten pertsonek osatutako antzerki-talde bateko begiralea da, eta Felix eta Angel nahasten ditu, ezagutzen ez duentaldeko kide berria. Nahasmena aprobetxatuz, Felixek eta Antoniok ihes egitea lortuko dute, taldearekin astebeteko sormenezko erretiroa izango dutela jakin gabe.

Ilumination ekoiztetxeak Toy Story filmaren bosgarren atala kaleratu du. Jostailuak bueltan dira, eta, oraingoan, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin behar diote aurre Lilypad ezagutzen dutenean. Bonnierentzat onena denari buruzko ideia disruptiboak dituen tableta berri bat da. Gauza bera izango da jolasteko ordua?

Bi emanaldietarako sarrerak Kutxabank Sarrerak atari digitalean zein Modelo aretoko leihatilan erosi daitezke.

Gaur, ostirala

  • 17:00. Toy Story 5.
  • 19:30. Haciendo amigos.

Etzi, igandea

  • 16:45. Toy Story 5.
  • 19:15. Haciendo amigos.

Etzidamu, astelena

  • 17:00. Haciendo amigos.
  • 19:30. Haciendo amigos.

Hilak 21, asteartea

  • 17:30. Toy Story 5.
  • 20:00. Haciendo amigos.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide