'Amigas sin estatuas' liburua aurkeztuko du Anasagastik Zarauzko Batzokian

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 15a

Iñaki Anasagasti liburua aurkezten Euskal Abertzaletasunaren Museoan. (Euskal Abertzaletasunaren Museoa)

Bihar izango da ekitaldia, 18:30ean hasita, eta legebiltzarkide ohiak argitalpenaren nondik norakoak azalduko ditu. Sarrera librea iznago da, eta Zarauzko EAJk bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Iñaki Anasagasti legebiltzarkide ohiak Amigas sin estatuas liburua argitaratu du, ezkutuan geratu diren emakumeen memoria eta ondarea berreskuratze aldera, eta bihar arratsaldean argitalpena aurkeztuko du, 18:30ean, Zarauzko Batzokian.

Liburu honen bidez, Anasagastik aurpegia eta ahotsa jarri die profil oso ezberdinetako bederatzi emakumeri; politikan, kulturan, zientzian edota konpromiso sozialen esparruetan ekarpen handia egin zutenei aitortza egin nahi izan die. Zentzu horretan, figura horien atzean dauden istorioak ezagutu eta "memoria osoago eta inklusiboagoa gorde eta zabaltzearen garrantziaz hausnartzeko aukera" emango du hitzaldiak.

Zarautzko EAJren ustez, horrelako topaketek "udalerriko kultur eta gizarte eztabaida aberasten" laguntzen dute, "herritar guztiei irekitako hausnarketa guneak sortuz". Hori horrela, herritar denak gonbidatu dituzte hitzaldira, liburuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide