Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, Hiria zineman zikloarekin jarraituko dute gaur, 18:00etan hasita. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.
Zikloaren bigarren saio honetan, hirien diseinuari eta espazio publikoaren garrantziari buruz hausnartuko dute, hirigintzak eta arkitekturak pertsonen eguneroko bizitzan, mugikortasunean eta elkarbizitzan duten eraginaz. Zikloak, "gure hiriak begirada desberdin batekin ikustera eta hausnartzera" bultzatuko ditu bertaratzen direnak. Era berean, espazio publikoak nola antolatzen diren eta gure bizi-kalitatean nola eragiten duten hitz egingo da. Antolakuntzaren hitzetan, "profil desberdinetako protagonistak" hautatu dituzte, idazleak eta artistak, besteak beste.