Erabakita geratu dira Emakumeen Pala Txapelketako finalistak

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 15a

Marene Aranbarri-Lide Mendizabal eta Ane Campos-Karmele Martinez lehiatuko dira osteguneko final nagusian, 18:30etik aurrera, Frontoi Txikin.

Emakumeen Pala Txapelketa azken txanpan sartu da, eta atzo arratsaldeko finalerdien ondoren, zehaztuta geratu da zein bi bikotek jokatuko duten osteguneko final nagusia. Marene Aranbarri-Lide Mendizabal eta Ane Campos-Karmele Martinez izango dira nor baino nor lehiatuko direnak, txapela lortzeko partidan.

Hain justu ere, Aranbarrik eta Mendizabalek Saioa Larrañaga eta Maialen Manterola hartu zuten mendean lehen finalerdian, 25-22ko emaitzarekin. Camposek eta Martinezek beste horrenbeste egin zuten Alaitz Seoanek eta Leire Paredesek osatutako bikotearen kontra, 25-17koarekin.

Finaleko partidaren aurretik, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute Saioa Larrañagak eta Maialen Manterolak Alaitz Seoaneren eta Leire Paredesen aurka. Osteguneko jaialdia, 18:30ean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide