Irailaren 4tik 13ra jokatuko da ISA World Junior Surfing Championship txapelketa, eta Zarauzko bi ordezkari izango dira lehia horretan. Urte osoan egindako lan ederrari esker, Oxel Oregik eta Nahia Calderonek Espainiako hautatzailearen deia jaso dute, eta El Salvadorrera joango dira lehiatzera. Oregi mutilen 18 urte azpikoen kategorian ariko da, eta Calderon, berriz, nesken 16 urte azpikoen kategorian.