Urtero legez, aurten ere, Galizia Eguna ospatuko dute igande honetan Iñurritzan. Aurtengoa 41. aldia izango da, eta Caballeira elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du iganderako. Hori gutxi balitz, larunbatean, Bilboko Masustegiko Os Agarimos gaita taldeak zaharren egoitza bisitatuko du, eta ondoren, gaita poteaz gozatzeko aukera izango da herriguneko kaleetan zehar.
Igandean, Galiziako musika eta dantza tradizionalak, eta gastronomia eskaintza zabala ez dira faltako Iñurritzako zabalgunean. Antolakuntzak "atsegin handiz" gonbidatzen ditu kultur etxe, elkarte eta erakunde guztiak Galiziako festan parte hartzera. Halaber, "Galiziako kultura maite duten guztiei" luzatu die gonbidapena.
Egitaraua
Uztailak 18, larunbata
- 18:00. Bilboko Masustegi gaita taldeak zaharren egoitza bisitatuko du, aitona-amonei arratsaldea alaitzeko.
- 19:30. Gaita Potea, herriguneko kaleetan zehar.
Uztailak 19, igandea
- 10:30. Alborada Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
- Ondoren, bazkaria zelaian. Carballiñoko A Nogeira olagarro prestatzaile ospetsuak egindako olagarroa, lakoia, enpanada, gazta, Santiago opilak eta taloak, Ribeiro eta Albariño ardo zuriak, Mencia ardo beltza, eta produktuen salmenta egun osoan zehar.
- 13:00. Dantza saioak Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
- 17:00. Dantzaldia: Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik musika eta dantza.