Zarautz Abesbatzak udako kontzertua eskainiko du larunbatean

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 16a

Zarautz Abesbatzaren Udako kontzertua. (Utzitakoa)

Kontzertua Zarauzko Frantziskotarren elizan izango da, 21:30ean hasita,e ta Xabier Lizardiren jaiotzaren 130. urteurrena gogoratuko dute.

Udako kontzertua eskainiko du Zarauzko Abesbatzak larunbat honetan, 21:30ean hasita, Zarauzko Frantziskotarren elizan, eta modalitate ezberdinetako kantak entzuteko aukera izango da.

Polifoniazko euskal kantuak, sakroak, profanoak edota herriak abesten dituen kantuak joko dituzte, eta gehienak euskal konpositoreen lanak izango dira, tartean Juan Urteaga, Javier Busto, Luis Aranburu, Benito Lertxundi, Mikel Markez, Antton Valverde, En Tol Sarmiento eta Anje Duhalderen lanak. Horrez gain, Georgy Bardósen eta Wolfgang Amadeus Mozarten bi eliz kantaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gainera, Xabier Lizardiren 130. urteurrena oroituko dute, haren olerkietan oinarritutako hiru obra interpretatuz: Oi Lur, Mendigaña eta Bihotzean Min Dut. Halaber, abestuko dituzten kanta ia guztiak Zarautz Abesbatzarentzat egokituak izan dira.

Josean Paskual ariko da teklatuan, Igor Garzia eta Oihana Chico izango dira flauta jotzaileak, eta Jaione Eskuderok zuzenduko du kontzertua. Urtea amaitu aurretik, beste hainbat ekitalditan ere arituko da abesbatza.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide