Eñaut Errazkin atleta zarauztarra Kona irlako (Hawaii) Munduko Iron Man txapelketarako sailkatu da. Konan jokatzen den Ironmana distantzia horretako probarik garrantzitsuena da. Urriaren 10ean jokatuko du proba. Horrela, zarauztarrak, beste aurrerapauso bat emango du bere kirol ibilbidean.
Hain justu ere, herenegun lortu zuen Konarako txartela, Gasteizko Iron Man proban emaitza bikaina lortu ondoren. Proba horretan, hamaikagarren postuan sailkatu zen zarauztarra, eta hirugarren 25 eta 29 urte bitarteko kategorian. Gasteizen erakutsitako mailari esker, munduko onenekin lehiatzeko txartela lortu du Errazkinek.