Iraia Elias izango da 'Boga' telesail berriko protagonistetako bat

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 14a

Iraia Elias Donostiako Zinemaldian. (Donostiako Zinemaldia)

Ekainaren 15ean hasi ziren grabatzen euskarazko telesail berria. Iraia Elias aktore zarauztarrak Mikel Niso, Markel Sainz eta Mikel Losadarekin partekatuko du pantaila, besteak beste.

Boga telesaila filmatzen ari dira Bizkaiko eta Arabako hainbat txokotan, eta Iraia Elias izango da euskarazko thriller berriaren protagonistetako bat. Zarauztarrak Mikel Niso, Mikel Kaye, Iker Roca, Markel Sainz, Ander Martinez eta Mikel Losada aktoreekin partekatuko du pantaila. 

Mikel Santiago idazleak idatzi du Primeran plataformarako sortutako telesaila, Txemi Parrarekin batera, eta Mikel Ruedak zuzenduko ditu sei atalak. Telesailak bost arraunlariren istorioa kontatuko du. Gazteak bizitzako traineru txapelketa garrantzitsueneko finalerako sailkatu berri direla ospatzen ari diren bitartean, gazte bat harrapatuko dute istripuz. Hildakoaren gorpua hondoratu egingo dute, eta ezer ez esatea adostuko dute. Hori horrela, Ertzaintza desagerpena ikertzen hasiko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide