Jarri dute kukaña berria moilan

Aritz Mutiozabal eta Gorka Eizagirre 2026ko uztailaren 13a

Ekainaren 13an nerabe talde batek moilako kukaña puskatu zuen erabilera desegokiagatik. Gaur goizean aritu dira masta berriaren muntaketa lanetan.

Uztailaren 2rako aurreikusita zeuden kukaña txapelketa eta ur jolasak bertan behera gelditu ziren, nerabe talde batek moilako kukaña puskatu zuelako. Zarauzko Arraun Elkarteko kideek masta berria aurkitu dute, eta gaur aritu dira muntaketa lanetan, goizeko 9:00etan.

Azpeitiko mendi batetik ekarritako 10 metroko enborra da, eta Udal Brigada aritu da txukun-txukun masta atontzen. Ostegun honetan ospatuko dituzte udako lehen kukaña txapelketa eta ur jolasak. Hurrengo hitzorduak abuztuaren 13an eta 27an izango dira. Honek guztiak "zarauztarron kontzientziaziorako balio izatea" espero dutela gaineratu dute arraun elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide