Iban Aranburuk irabazi du Zarauzko Kaleko Pintura Lehiaketa

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 12a

Kaleko pintura lehiaketako parte hartzaile, epaimahaikideak eta antolatzaileak, sari banaketaren amaieran. (Argazkiak: Juan Luis Romatet)

Zarauzko Kaleko Pintura Lehiaketaren 61. aldia egin dute gaur kostaldeko herrian. Goizean margotutako lanak arratsaldeko lehen orduetan baloratu ditu epaimahaiak, baita sariak banatu ere. 

Margolariak kalera atera dira gaur. Goiz partean egin dute Zarauzko Kaleko Pintura Lehiaketaren 61. aldia, Julian Ugarteren 26. oroimenezkoa. Guztira, bederatzi margolarik hartu dute parte aurtengo edizioan, eta haien lanak epaimahaiaren esku utzi dituzte, haiek baloratu zitzaten. 

Lehiaketako epaimahaia honako lagunek osatu dute: Aran Santamariak, Manu Muniategiandikoetxeak, Jasone Irigoienek, Monika Gutierrezek eta Garbiñe Oiarbidek. Haien erabakiz, lehiaketako lehen saria Iban Aranburuk irabazi du. 

Iban Aranburu, lehiaketako irabazlea, margotu duen koadroarekin.
Bigarren saria, berriz, Javier Espigaresentzat izan da. 
Javier Espigares, lehiaketarako margotu duen lanarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide