Pasa den ekainaren 13an, Zarauzko moilako kukaña puskatu zuten, erabilera desegokia egiteagatik. Uztailaren 2rako aurreikusita zeuden kukaña txapelketa eta ur jolasak bertan behera gelditu ziren. Zarauzko Arraun Elkarteko kideek masta berria aurkitu dute, eta bihar, hilak 13, jarriko dute, goizeko 9:00etan.
Azpeitiko mendi batetik ekarritako 10 metroko enborra da, eta Udal Brigada aritu da masta atontzen. Uztailaren 16an, ostegunez, ospatuko dituzte udako lehen kukaña txapelketa eta ur jolasak. Hurrengo hitzorduak abuztuaren 13an eta 27an izango dira. Bide batez, honek guztiak "zarauztarron kontzientziaziorako balio izatea" espero dutela gaineratu dute arraun elkartetik.