Zarauzko Musika Bandak uda sasoirako espresuki prestatutako kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan, Amalur parkean. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, herriko musikariek errepertorio interesgarria interpretatuko dute, herritar ororen gustagarri.
Guztira, zazpi pieza joko dituzte aire zabalean eta ilunabarrarekin bat eginez: A longord legend balada irlandarra, Ivanhoe, Euskal eleskiak (n.1 - Preludio), Queen taldearen Bohemian Rhapsody, Euskal elekiak (n.3 - Gabon abestia), Txirula sorgindua eta Orient Express, hurrenez hurren.