Mugan taldeak girotuko du gaurko Arranopola

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 9a

Mugan taldea, artxiboko irudi batean. (Artxiboa)

Aurtengo Arranopola kultur ekimenaren bigarren kontzertua izango da gaurkoa. Mugan talde donostiarrak girotuko du Arrano taberna kanpoko agertokia, 20:00etan hasita.

2019. urtean eman zuen Mugan taldeak bere lehen kontzertua. Ordutik, batera eta bestera ibili dira, kontzertu ugari eskainiz. Arranopolan, ordea, gaur izango dira lehen aldiz. Talde donostiarrak bere hirugarren diskoa kaleratu berri du, Bizitza ozen denean deitua. Hura aurkezten jardungo dira gaurko Arranopolan. Hiruko formatu akustikoan eskainiko dute kontzertua donostiarrek, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, "ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra" dira, besteak beste, Mugan taldearen kontzertuetan gehien nabarmentzen diren elementuak.

Pasa den asteko Arranoko gitarra jotzaileen kontzertuaren gisan, gaurko Mugan taldearen kontzertua ere 20:00etan hasiko da, Arrano tabernaren kanpoko agertokian. Aurtengo Arranopolako bigarren kontzertua izango da gaur Mugan taldeak eskainiko duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide